IRLANDAR TOUR POLITIKOAK COISTEREN ESKUTIK
Errepublikar zonalde nagusia den “West Belfast”etik Coistek, ibilbide politikoa eskeintzen dizue. Britaniar-Irlandar gatazka gertuenaren inguruko ezagupen sakonak dituzten gidariei entzunez, beraiekin konpartitzera gonbidatzen zaituztegu. Belfast hiriaren historia eta kultura ezagutuko dituzu, baita bertan bizi direnak ere, arreta historiko eta kultural handiko lekuak, aski ezagunak diren Falls Roadeko mural margotuak, oroitzapenaren lorategi errepublikarrak, Bobby Sandsen murala eta beste horrenbeste leku interesgarri. Coistek, beste hainbat zerbitzu ere eskeintzen ditu, Britaniar-Irlandar gatazkarekin erlazionaturikoak; web orri honetan horren inguruko informazioa aurkitu daiteke. Zuekin gida lanetan arituko dena, preso ohi errepublikar bat izango da, non, gatazka zahar honen historia orokorrarekin batera, bere kontakizun pertsonala entzuteko aukera izango duzuen. Zuek guztiak, ongi etorriak zarete gure ibilbideetara eta gonbidatu guztiei “likido beltz” (Guinness) bat edatera deitzen zaituztegu ibilbide honen bukaeran. Honek, giro erlaxatu batetan gure gidariekin elkartruke informalago batentzat aukera ematen du eta. Ibilbidearen ordutegia: Astelehen-Larunbata Divis kaleko, DIVIS TOWERetik goizeko 11:00etan. Igandea Divis kaleko, DIVIS TOWERetik eguerdiko 14:00etan. 8£ pertsonako.